Amateur + Charly

Amateur + Charly

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dkluba.eus

Non

Intxaurrondo Kultur Etxea

Noiz

17/10/2020

AMATEURMikel Aguirre, Cheli Lanzagorta eta Iñaki de Lucas La Buena Vidako kide ohiek Debut! disko bikainarekin argi utzi zuten estatuko talde garrantzitsuenetako bat izan zenaren dotoreziari eta kantak egiteko arteari eutsi diotela. Egun bigarren lana grabatzen ari da Amateur eta bigarren diskoa osatuko duten abestien aurrerapena eskainiko digu Intxaurrondon. CHARLYHirian ongien gordetako sekretuetako bat. Fina eta dotorea, melodiarako berezko sena eta benetako outsider espiritua ditu eta Charlyk hiriko hainbat musikari belaunaldien begirunea irabazi du. Besteak beste, 90eko hamarkadan Amor a Traición taldean lagun izan zuen Rafael Berrio zendu berriarena edo Los Bracco taldearena. Izan ere, azken talde horren abeslariarekin Charly & Pavlyuchenko bikote sailkaezina osatzen du. Oraingo honetan, bakarka, Charlyk bere alderdirik pertsonalena aurkeztuko digu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak