"Eskultura laua: Argazkitik objektura, objetutik gorputzera, gorputzetik espaziora, eta espaziotik argazkira" tailerra, Sahatsa Jauregirekin

"Eskultura laua: Argazkitik objektura, objetutik gorputzera, gorputzetik espaziora, eta espaziotik argazkira" tailerra, Sahatsa Jauregirekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.centrohuarte.es

Noiz

27/05/2024-etik 31/05/2024-era

Lehenik, eskultura baten ontologiaz galdetuko diote parte hartzaileek euren buruari. Zerk egiten du eskultura bat eskultura? Posible al da eskultura ez den zerbaitetan eskultorikoa den zerbait bilatzea? Eta, hala balitz, zer da zerbait hori? Galdera horien guztien gainean hausnartzeko saiakera egingo da, kultura popularretaik abiatzen diren kasu ezberdinak aztertuz. Ondoren, prozesurako erabilgarriak izango diren erreferentzia eta irudi estimulagarriekin egingo dute lan parte hartzaileek. Gauzatze materialera salto egin aurretik, askotariko modutan jasotako irudiak (oroitzapenak, mugikorreko argazkiak, sareetan aurkitutako irudiak) partekatuko dira eta, modu praktikoan, irudi-metaketa horiek biltzeko eta artxibatzeko zenbait sistema proposatuko dira. Azkenik, kolektiboki begiratu, irakurri eta artxibatutako irudi horietako batzuen itzulpen eskultorikoak egingo dituzte parte hartzaileek. Horretarako, gorputzak jarriko ditugu eskenan, gorputzak izango dira piezetarako lehengai. Gorputzen arteko inter-erlazioa eta ko-dependentzia ahalbidetuko duten mekanismo sinple batzuk eraikiko dira, eta ordu gutxi batzuen bueltan besterik existituko ez diren eskultura koral bizidun batzuetan egingo dute lan parte hartzaileek. Interesgarriak diren eszenetan paratu eta argazkiaren bitartez erregistratuko dira. Eman izena

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak