"Hamlet" (online)

"Hamlet" (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Artedrama

Noiz

16/03/2020-etik 30/06/2020-era

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Artedramaren YouTubeko profilean konpainiaren azken antzezlanetako batzuk daude ikusgai, osorik. HAMLETHamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Hamlet, gaur eta hemen. Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski. . . hor da hauzia. Errautsak ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra bereganatu dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du. Konpaniak: Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia. - Hamlet antzezlana, osorik
- Ikuskizunaren fitxa Kulturkliken

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak