"Tomas Zumalakarregi ta bere garaia" liburuaren aurkezpena gaur

"Tomas Zumalakarregi ta bere garaia" liburuaren aurkezpena gaur
Iazko azaroan Tomas Zumalakarregiren bueltan Nafartarrak Kultur Taldeak Sutegin antolaturiko jardunaldietako saioen edukiarekin osatu duten argitalpena da ostegun honetan, irailaren 17an Potxoenean arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dutena. Kultur Birarekin gertatu bezala, bizi dugun osasun krisialdia tarteko, ekitaldira bertaratu asmo duenak aurrez izena eman beharra zuen usurbilkultura. eus atarian.