Iparragirre 2020: "Hiru herri, bizitza bat" bisitaldi gidatua

Iparragirre 2020: "Hiru herri, bizitza bat" bisitaldi gidatua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Iparragirre 2020

Non

Urretxu, Ormaiztegi eta Ezkio

Noiz

01/02/2020-etik 06/12/2020-era

Iparragirre 2020 programaren baitan--Bisita konpletua hiru etapa edo bisitez osatua dago, eta hauek gidatuak (hilean behin) edo autonomoak izan daitezke, mugikorra eta QR kodeak erabiliz, zeinak  tokiaren ezaugarriak eta Iparragirreren bizitzako pasarteak  kontatuko dizkiguten.

Urretxu herria
Iparragirre eta Gaspar de Jauregiren jaioterria: jaiotetxea, alde zaharra, estatua, parrokia, hilerria eta beste hainbat puntu estrategikotan QR kodeak ezarriko dira, telefono mugikorrarekin irakurtzean tokiko historia eta Iparragirreren bizitzako pasarteak kontatuko dizkigutenak. Iparragirre eta bere herriaz gain, Angela Kerexeta emaztea eta garaiko emakumeen bizitza ezagutzeko aukera ematen digu bixita honek. Hileko lehen igandean bisita gida profesional batek egingo du, eta Angelaren bizitzan sakonduko duen  interpretazio bat ere egingo daZumalakarregi Museoa
Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala. Aintzin Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitza, Frantzes Iraultza eta Gerrate Karlisten sorrera eta ondorioak. Bigarren Gerrate Karlista.
Leopodina Rosa, XIX. mendeko migrazioa XXI. ean islatua, erakusketa, 2019-09-20/2019-03-22Igartubeiti Baserri Museoa
Dolare baserrien sorrera eta bilakaera. Baserriko bizimodua. Erdi Aroko azken mendeetan gerrari feudalen indarkeriak izua ekarri zuen Euskal haranetako baserritarren artera. Orduan hiribilduen babesa bilatu zuten nekazariek. Ezkioko eta Zumarragako jendeak erregeari eskatu zion hiribildu harresitua sortzeko bere burua babesteko. Tartean zegoen Pedro Yartua, Igartu etxearen jabea, 1383an Urretxuko Villarreal edo hiribildua sustatu zutenean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak