Andoni Mercero

Andoni Mercero

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Kasinoa

Noiz

05/09/2020

Arabako Antzinako Musikaren Astearen barruan. Donostian jaio zen Andoni Mercero, eta Donostian hasi zen biolin eta biola ikasketak egiten, biolin eta ganbera-musikako goi mailako gradua lortu zuelarik 1994an. Ikasten jarraitu zuen Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, Berlingo Hans Eisler Hochschule für Musik-en eta Amsterdamgo Kontserbatorioan. Hainbat sari irabazi ditu nazioko eta nazioarteko lehiaketetan, besteak beste, hauek: Pablo Sarasate Sari Nazionala, Isidro Gyenes Biolineko Lehiaketa Nazionaleko Saria, Portugalgo Julio Cardona Nazioarteko Lehiaketakoa, Florentziako Ganbera Musikako Vittorio Gui Lehiaketakoa eta Biolin Barrokoko Bonporti Lehiaketakoa (Rovereto, Italia). Sarritan kolaboratzen du kontzertino-lanetan Sevillako Orkestra Barrokoarekin, Al Ayre Español-ekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, eta hainbatek gonbidatu dute kontzertino jardun dezan, hala nola Oviedoko Operak, Accademia Bizantina-k, I Barocchisti-k, Orquesta Sinfónica del Vallés-ek, Cetra Barockorchester Basel-ek eta Kammerorchester Zürich-ek. Askotan kolaboratzen du baita ere Cafe Zimmermann, Le Concert des Nations, Le Parlement de Musique, Il Complexo Barocco eta The Rare Fruits Council bezalako taldeekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak