XXI. mendeko euskal kulturari begirada musikal berria

XXI.  mendeko  euskal  kulturari  begirada  musikal  berria
Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak duo berria aurkeztuko dute, uztailaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Tradizioa eta modernitatea, eta txistua eta akordeoia baturik, XXI. mendeko euskal kulturari begirada berri bat emango diote.

Musikariek “folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak fusionatzen dituzte”.

Hitzordu horretarako Gorka Hermosak konposaturiko errepertorioa jorratuko dute. Musikari horrek Cia Imc-Unesco konposizio saria eskuratu du, eta Munduko Akordeoi elkartearen urteko pieza onenaren saria azken sei urteetan lau aldiz lortu du. Beste aldetik, PIF Castelfidardo Konposizio saria lortu du errepertorio horrek Berlingo Filarmonikan, Washingtoneko National Opera Kennedy Center edo Madrilgo Auditorio Nazionalean. Orkestra askok jo dute, tartean EE. BB. , Korea, Brasil, Turkia edo Europan.

Bi artista handi hauek txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzia bihurtu dira, dudarik gabe.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak