Goiuriako ermitan antolatu gura zuen Bloke Eskalada Txapelketa bertan behera utzi du Zaldaik herritarren batek udaletxean jarritako kexa dela eta

Goiuriako ermitan antolatu gura zuen Bloke Eskalada Txapelketa bertan behera utzi du Zaldaik herritarren batek udaletxean jarritako kexa dela eta
Jon Irazabal Gerediagako bazkideak udalean aurkeztutako idatzian ermita zaindu beharreko ondarea dela argudiatzen du. Mendi taldeak dio inguruko eskalatzaileek aspalditik dihardutela bertan eskalatzen eta orain arte ez dutela kexen berririk izan.