Bertsolaritza bidelagun, nonahi eta noiznahi

Bertsolaritza bidelagun, nonahi eta noiznahi

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bertsozale Elkartea

Non

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Noiz

13/03/2020-etik 12/04/2020-era

COVID-19aren eraginez abiatutako berrogeialdiak etxean egotera behartu gaitu. Egun hauetan bertsolaritza lagun izan nahi baduzu, baliabide ugari daude sarean, bertsoa esku-eskura jartzen dutenak. Ezagutu nahi?Bertsolaritza lantzekoak: jolastu, sortu eta abestu!- Bertsoikasgela. eusBertsozale Elkarteko irakasleek bertsolaritza lantzeko ikasgelan baliatzen duten ataria da hau. Zenbait eduki irekian erabiltzeko moduan dituzue: jolasak, bertso sortak, bat-bateko saioak. . . bertsolaritzaz etxeko gazteenekin aritzeko aparta. - Bertsoeskola. eusHaur zein heldu, trebatu zein hasiberri. . . guztiek daukate lekua bertso-eskolentzako atari honetan. Baldintza bakarra: bertsotan eginez eta entzunez ondo pasatzeko gogoa izatea. Ikus-entzunezkoak: eseri, jarri eroso eta ikusi!- Bertsoa. eus atariaBertsolaritzaren inguruko hedabidea. Denetariko informazioa bertsolaritza egunean-egunean jarraitzeko, baina berebiziko garrantzia dute ikus-entzunezkoek. Hamaika saio daude ikusgai: jaialdiak, bertso afariak, emanaldi bereziak. . . - Hitzetik Hortzera programaSarean daude ikusgai 2008tik gaurdaino eskaini diren atalak. Urteotan izan duen bilakaera ikusi nahi? Sartu EITB Nahieranen, eta telebista saioen artean, "Saioak A-Z" aukeran, bilatu Hitzetik Hortzera. Hantxe dituzu aipatutako atalak. - 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala: goizekoa eta arratsaldekoaBECen gozatua berriro bizi nahi izanez gero, sarean duzu finala oso-osorik. Badakizu, itzali sakelakoak, zaindu joan-etorriak eta itxaron bertsolariek bere lana amaitu arte. - Mundu bat ahoz aho dokumentalaBertsolaritza gure-gurea dugu; baina badira munduan antzerako kantu inprobisatuak. Ezagutzeko aukera aparta ematen digu Mintzola Ahozko Lantegiak garatutako ikus-entzunezkoak. Bidaiatu, mugitu gabe. - What is bertsolaritza? ikus-entzunezkoaZenbaitetan zaila da bertsolaritza ezagutzen ez duenari zer den azaltzea. . . horretan lagungarri egingo zaizu proiektu hau: 20 minutuko azalpena duen bideoa, ingelesez eta azpitituluekin, eta hamar bertsoaldietako bilduma, jatorrizkoan eta azpitituluekin. Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak garatua, Laboral Kutxaren babesarekin. - Bertsolari ikus-entzunezkoaNolakoa da bertsolariaren jarduera? Txintxua Films ekoizpen etxeak gauzatutako lana. Euskaraz, ingelesezko azpitituluekin. - Bertsoaren aldagelan dokumentalaEzagutu dezagun 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia barrutik. Lander Garroren eskutik. - Beste larogei urtian dokumentalaBertsozale Elkartearen 25. urteurrenean egindako ikus-entzunezkoa, elkartearen ibilbidea gogora ekarriz. Euskaraz ez ezik, gaztelaniazko, frantseseko eta ingelesezko azpitituludun bertsioak ere badaude eskuragai sarean, loturan sakatuta bideratzen den erreprodukzio zerrendan. Bestelakoak: aukeran, nahiago entzun edo irakurri. . . - Bertsolaritzaren Datu BaseaXenpelar Dokumentazio Zentroak jasotako ondarearen zati handi bat dauka bdb. bertsozale. eus atarian. Tartean, "bertsoa" atalean, bertsoaldien bilaketak egin daitezke iragazki bat, bi, gehiago edo batere jarri gabe, eta Bapatean bildumak ere entzungai daude. "Liburutegia"n ere egin daitezke bilaketak eta erreferentzietako zenbait eskura daude Interneten. Hedabideak:Asko dira bertsolaritza jarraitzen duten hedabideak, eta haien argitalpenak eta saioak, gehienetan, eskura daude sarean: Bertsolari aldizkaria, Euskadi Irratiko Hitza Jolas, Euskal Irratietako Punttuka, Hala Bediko Bertxoko, Bilbo Hiria Irratiko Potto, Xorroxin Irratiko Bertsoinka, Tolosaldeko Atariko (H)ari naizela eta Arraio Irratiko Bapateko Unibertsoa, besteak beste. . . . eta izango dira bide gehiago!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak