"La Cerenentola" (1. zatia)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Legazpiko Udala
Non
Legazpiko Kultur Etxea
Noiz
04/03/2020
Rossiniren “La Cerenentola” opera eskainiko da martxoan, Musika eta Arte eszenikoak DVDan zkloan. Opera bi zatitan eskainiko da, martxoaren 4an eta 11n, gaztelerazko azpitituloekin. Bere jatorrizko izenburua hauxe da: “La Cenerentola, ossia la bonta in triunfo” (“Errauskine, hau da ontasun garaitzailea”). Bi ekitalditan banatzen den opera komikoa da. Musika Gioachino Rossini maisuarena da eta libretoa Jacopo Ferretti italiarrarena. Errauskine maitagarrien kontuan oinarrituta dago. Opera Erromako Valle antzokian eskaini zen lehen aldiz 1817ko urtarrilaren 25ean. Errauskineren istorio tradizionalaren aldaera honetan amaorde gaiztoaren ordez aitaordea aurkituko dugu, On Magnifico. Eta amabitxi maitagarriaren ordez Alidoro ageriko da, filosofoa eta printzearen tutorea. Errauskine ez zuten kristalezko zapatarengatik aurkitu, besoko batengatik baizik. Ekintza XVIII. mende bukaeran eta XIX. mende hasieran gertatzen da Salernon (Italia). Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoa biltzen duen esku-orria.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.