"Agirre"

"Agirre"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

urnieta.eus

Non

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Noiz

21/06/2020

Tanttaka Teatroak “Agirre” antzezlana taularatuko du “prozesuak agerian” formatuan, izan ere, erabat amaitu gabe dago, baina orain arte landurikoa erakutsiko dute. Konfinamendu ostean Saroben eskaintzen den lehen ikuskizuna izango da. - Eguna: ekainak 21
- Ordua: 19:00
- Sarrera: doan
- Hizkuntza: elebitan
- Edukiera: %50 edukiera bete arteSinopsia: antzezlan ibiltari honek Agirrek erbesteratu beharra izan eta denbora gutxira Europa okupatuan zehar egindako bidaia epikoa kontatzen du. Etengabeko hausnarketarako bidaia zirraragarria da, bere herriaren kausari emana bizi den politikari bat protagonista duena. Bertan, Lehendakariak New Yorkera iritsi arte izan zituen bizipen esanguratsuenak antzeztuko dira. Hain zuzen ere, antzerkiaren libretoa sortzeko gida modura lehendakariak berak idatzitako eta “Gernikatik New Yorkera, Berlinetik pasatuz” izenburupean argitaratutako egunkaria erabili da. Fitxa teknikoa:- Zuzendaria: Fernando Bernués
- Gidoilaria: Patxo Telleria
- Aktorea: Iñaki Rikarte
- Musika: Iñaki Salvador
- Ikus-entzunezkoak: Baleuko
- Ekoizpena: BaleukoSegurtasun neurriak bermatutaSaroberen itzulera baina, egoera berrira egokituta eta segurtasun neurriak bermatuta gauzatuko da. Horretarako, lehen neurri moduan aforoa %50era murriztuko da bertaratzen diren pertsonen artean distantzia minimo bat egon dadin. Halaber, beste hainbat neurri hartuko dira:- Musukoa derrigorrezkoa: antzoki barruan ezinbestean musukoa jarrita eduki beharko da momentuoro. Ikusle bakoitzak bere musukoa eraman beharko du etxetik.
- Eskuak garbitu: antzokira sartzerakoan eskuak garbitu beharko dira gel hidroalkoholikoarekin.
- Ilaran distantziak mantendu: Sarobeko langileek kontrolatuko dute ilara modu zuzen batean egituratzea eta bertaratzen diren pertsonen artean segurtasun distantziak mantentzea.
- Ez etorri azken orduan: Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dira antzokiko ateak, eta beraz, sartzeko azken unera arte ez itxarotea eskatzen da.
- Igogailua mugikortasun urria duten pertsonentzat soilik: igogailua mugikortasun urria duten pertsonek soilik erabili ahal izango dute. Horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik abisatzea Sarobeko bulegora deituta (943 00 80 42).
- Eserlekuak: edukiera %50era murriztuko da eta antzokiko arduradunek adieraziko diete bertaratutakoei non eseri behar duten.
- Komunak: komunak ezingo dira erabili.
- Irteera: Emanaldia amaitzerakoan, aretoko arduradunek antolatuko dute irteera. Atetik gertuen dauden pertsonek lehentasuna izango dute  irteteko. Bitartean, gainerako ikus-entzuleek haien besaulkietan itxaron beharko dute eserita, dagokien txanda heldu arte. Sarobera bertaratzen diren pertsonei, markaturiko irizpideak jarraitzea eta aretoko langileen esanei jaramon egitea eskatzen da, ekitaldia arazorik gabe eta segurtasun bermeekin gauzatu dadin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak