Zinegoak 2020 (Berriz)

Zinegoak 2020 (Berriz)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Zinegoak 2020

Non

Berrizko Kultur Etxea

Noiz

25/03/2020

Zinegoak 2020ren barruan. ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz. Martxo eta apirilean zehar jaialdia herriz herri ibiliko da, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik: 70 proiekzio egingo dira 60 udalerritan. Berdindu! zerbitzuari esker (Eusko Jaurlaritzako LGTBI+ Arreta eta Informazio Zerbitzua), eta ZG Hedapenean parte hartzen duten udal eta erakundeen apustuari esker, gero eta gehiago dira jaialdiaren film labur eta luzeak izango dituzten udalerriak. - Zinegoak 2020: Berrizko egitaraua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak