Carlota Moon (meet & greet)

Carlota Moon (meet & greet)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Kutxa Kultur

Non

Kutxa Kultur Plaza

Noiz

13/03/2020

17 urterekin, jende askok pertsona eta youtuber gisa hazten ikusi du, mundu honetan bere zintzotasunagatik eta hurbiltasunagatik nabarmenduz, eta bere harpidedunei sentiaraziz lagun batekin hitz egiten ari direla beraren bideoak ikusten dituzten bitartean. Bere eraginari eta jarraitzaileei esker, ezinezkotzat jotzen zituen ametsetako asko bete ahal izan ditu. Carlota Moon pauso handiak emanez doa aurrera bere bizitzaz, ikasketez, gustuez … hitz eginez eta, bere berezkotasun eta freskotasunari esker, bere eguneroko jarduera ahalik eta ondoen ezagutaraztea lortzen du. Bere helburua mezu positiboa eta aldi berean errealista zabaltzea da, mundu digital berri honetan bere hondar-aletxoa jarriz. Youtuben hasi zen eta gauzak ongi eginez eta gogor lan eginez kanalean bere lekua lortu du, eta horri esker lortu duena eta lortzen ari dena azalduko du. “Zatoz Carlota Moon ezagutzera, bere historia zuzenean ezagutzera, … Solasaldi entretenigarrian, sareetan izan zituen hastapenak azalduko ditu, bidean aurkitu dituen arazoak, eta nola konpondu izan dituen. Solasaldi eta meet & greet honek ere topaketa- eta eztabaida-gune bihurtuko dute Kutxa Kultur Plaza Gipuzkoako nerabeentzat (#izanezberdin)”. #izanezberdin gazteei zuzendua: 14-17 urte

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak