GFC Festibala 2024 - Gasteiz Fights Cancer

GFC Festibala 2024 - Gasteiz Fights Cancer

Gertaeraren datuak

Noiz

06/07/2024

GFC 2024 Festibala Gasteiz Fights Cancer Elkarteak antolatzen du, bertako kultura eta minbiziaren aurkako borroka bateratzeko helburuarekin. Herritar guztiei irekitako jaialdia da, sarrera librekoa, eta uztailaren 6an, larunbata, izango da, Sefarad plazan, Judimendiko Kultur-etxearen ondoan, Gasteizen. Egitaraua 11:30ean hasiko da, Judimendiko Kultur-etxeko Orixe Aretoan egingo den mahai-inguruarekin, eta amaitu ondoren, 13:00etatik 15:00etara, Joko eta La Madré de Joseren kontzertu-vermúak. Arratsaldean, 18:00etatik 02:00etara, Serotonina, Mehatxu, Cavan, Laura DSK, SDJ Crew eta DJ Rosa Mariren kontzertuak izango dira. 18:30ean Judimendi parkean haurrentzako jolasak egingo dira. Aspanafoari eta Asammari emateko dirua txosna solidario baten bidez bilduko da jaialdian, eta tokiko saltokiek emandako sarien txartelen bidez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak