“Emakumeak borrokan”, Amnesty Internationalen erakusketa Donostian

“Emakumeak borrokan”, Amnesty Internationalen erakusketa Donostian
Donostiako Udal Liburutegi Nagusian, Amnesty Internationalen Emakumeak borrokan erakusketa ikusgai duzue apirilaren 30era bitartean. Erakusketak emakumeen giza eskubideak defendatzearren beren askatasuna eta beren bizitza arriskuan jartzen dituzten emakume ausarten historiak erakutsi nahi ditu.

Emakume errefuxiatuen kontakizunak dira: aurrera ateratzeko elkartzen dira, bizitzeko leku seguru baten bila; beren komunitateetan eskubide ekonomiko eta sozialen murrizketei aurre egin behar izan diete; gatazka armatuetan genero-indarkeria salatu eta horren aurka dihardute; ingurumena defendatzen dute gobernuen eta enpresen aurrean; baimena eskatu behar izateari uzteko borrokan ari dira beren herrialdeetako bizitza publikoan parte hartzeko edo beren gorputzei buruz erabakitzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak