Frantziako kultura eta gizartea inspirazio-iturri eta harrera-herrialde izan zen artista askorentzat. Horien artean daude balio handiko hainbat konpositore, hala nola, Miquel Capllonch, Baltasar Samper eta Jaume Mas Porcel, guztiak Mallorcan jaioak, eta oraindik ezezagunegiak. Irene Mas Salomek eta Malcolm Martineauk beren lan batzuk erakutsiko dizkigute, baita Frederic Mompouren lanik adierazgarrienetako batzuk ere —azken hori ere Frantziarekin lotuta dago artistikoki—. Errezitala osatzeko, C. Debussyren «Fêtes galants I» eta Poulencen «Fiançailles pour rire» zikloak eskainiko dituzte, besteak beste. «Life Victoria Barcelona» lied-jaialdiaren lankidetzari esker egin ahal izango da errezitala, eta Irene Mas Salomek hitz eder hauek partekatu ditu errezital horren programari buruz: «Nostalgia positiboa dut eta nire esker ona adierazi nahi dut, egun batean lieden mundu liluragarrian sartzeko aukera izan dudalako. Horregatik, oraingo honetan, gaurdaino bidelagun izan ditudan musikagile batzuei bide ematea da nire proposamena. Horiek guztiek eragin handia izan dute nigan, nire bideko punturen batean». Berekin batera, sentiberatasun handiko pianista bat izango du, Malcolm Martineau britainiarra, ahots-errepertorioari buruz duen ezagutza sakonagatik eta hainbat musika-estilotara egokitzeko duen gaitasunagatik ezaguna. Pianista hori ohikoa da kontzertu-aretorik onenetan, eta orain hemen entzun ahal izango dugu, Arriaga Antzokian. Sopranoa: Irene Mas Salom.
Pianoa: Malcolm Martineau.
IRENE MAS SALOM ETA MALCOLM MARTINEAU
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatroarriaga.eus
Non
Arriaga Antzokia
Noiz
29/01/2025
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.