TERAPIA + MAMU

TERAPIA + MAMU

Gertaeraren datuak

Antolatu du

musikazuzenean.eus

Non

LARRABASTERRAKO AUZOETXEA

Noiz

13/04/2024

TERAPIATerapia underground mundutik datorren rock taldea da, Zallako Musikadero musika elkartetik hain zuzen ere, eta Odolaz Blai, No Komply, Take warning eta Hil Aiari taldeetatik datozen hiru musikarik hartzen dute parte bertan. 2020 urteko otsailean argiatartzen taldearen lehen EP lana ‘No Floceren’ izenpean, eta Basausiko Burmuin Grabaketak estudioan grabatu eta masterizatzen da lana. 2022ko abuztuan sartzne da taldea estudiora berriz eta Urtzi Iza soinu teknikariaren gidaritzapean grabatzen da ‘Beharraren esanahia’ diskoa  Eten Espazio Sonoro gunean. Egun, disko hauxe aurkezten ari da banda zuzenenean. MAMUMamu, Bilboko estoldetatik datorren hardcore laukotea da. Luzu, Alex, Txira eta Jokinek emo, punk eta post ikutuz dute gustuko kantuak jostea. Besteak beste Raust, Sen Horx, Ukabila, eta bereziki Haxotz taldearen azken iterazioan ibilitako musikariek Santutxutik hasi dute Euskal Herri osorako erasoa. Musikak duen eragin apalkorra eta historioak kontatzeko grinari eutsiz, 2023 honetan hasi duten bidea jorratuz doaz. ‘Mapa eta lurraldea’ taldearen debuteko lana da, zazpi kantuz osatutako kasete diskoa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak