Apirilaren 18an, osteguna, Otxarkoagako Txotenagunean, 18:00etatik 20:30era, hitzordua duzu SORBURUrekin. Aurkeztu diren 32 konpainietatik 3 izango dira ostegunean, hilak 18, ikusgai: La Pez konpainia, GuillemB konpainia eta Larrua proiektua. Lantzen ari diren euren ikuskizunak ekarriko dituzte, eta hainbat diziplinaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: antzerkia, dantza eta zirkua, besteak beste, datorren denboraldian Kaleko Arteetan ikusiko denaren aurrerapena. SORBURUk profesionalen arteko topaketa bat izan nahi du, ikuspuntu artistikotik proiektuei buruz hitz egiteko, lankidetza berriak bilatzeko. . . baina, batez ere, ideiak partekatzeko gune bat. Horregatik, saioa artistekin egindako solasaldi ireki batekin amaituko da. Sorkuntza bultzatzea da helburua, baina baita begirada heztea, lan prozesuak ikusten ikastea eta artistekin hitz egitea, galdetzea, eztabaidatzea, inspiratzea eta gertakari artistikoan parte hartzea ere. Horregatik programatu da tailerra, ingurunea ulertzen eta topagunea sortzen laguntzeko:Feedbacka artistaren lana testatzeko tresna kolektiboa da, ideia-trukea, ikus-entzuleen eta artistaren arteko komunikaziorako kanal zuzena; baina, prest al gaude feedback bat emateko? Eta jasotzeko?Asmoa horretarako prestatzea da. Eman izena (apirilaren 15a baino lehen)EGITARAUA16. 00-18. 00: Tailerra: "FEEDBACK-A LANKIDETZAN OINARRITUTAKO BEGIRADATIK". 18:00-19:30. SORBURU. Erakustaldia. - La Pez konpainia (J. M. BRUTAL)
- GuillemB konpainia (Guillem)
- Larrua proiektua (Odola eta Klorofila)18:30-19:30. SORBURU. Feedback-a. 19:30-20:30: AGURRA ETA MOKADU BAT.
Sorbururen 2024ko edizioaren aurkezpena eta "Feedback-a lankidetzan oinarritutako begiradatik" tailerra
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Artekale
Non
Txotenagunea (Otxarkoaga)
Noiz
18/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.