"Zinema euskaraz": filmak online eta euskaraz

"Zinema euskaraz": filmak online eta euskaraz

Gertaeraren datuak

Non

Lakua

Noiz

13/03/2020-etik 28/03/2020-era

Liburu elektronikoez gain, filmak online ikusi ahal izateko zerbitzua eskaintzen du eLiburutegiak. Filmak alokatzeko, Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela izan behar da, eta liburutegien zerbitzuetarako edo eLiburutegian sartzeko erabiltzen diren gako berdinak erabili beharko dira. eLiburutegiak eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza zabala da eta, hasierako orrian, zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke. Bertan, besteak beste, "Zinema euskaraz" izeneko zerrenda dago, online eta euskaraz ikus daitezkeen pelikulen zerrenda jasotzen duena; tartean, haurrentzako film ugari daude euskaraz. Horrez gain, beste zerrenda batzuk daude: gehien mailegatu diren eta hobeto baloratu diren ikus-entzunezkoenak, adibidez. Menuaren bidez generoetara eta sortutako zerrenda guztietara sarbide zuzena izango da, eta eguneratuz joango da. Era berean, bilaketa konplexuen bidez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera izango da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak