Txuma Murugarren

Txuma Murugarren

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Lugaritz Kultur Etxea

Noiz

12/04/2024

Txuma Murugarren (ahotsa eta gitarra), Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltrán (bateria), Miguel Ramírez (baxua)Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batean gauzatu du Nick Cave-ekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltrán (bateria) eta Miguel Ramírez (baxua) bere Bad Seeds partikularrak bilakatu arazi ditu. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak