Hiriko Soinuak 2020: jaialdia

Hiriko Soinuak 2020: jaialdia

Gertaeraren datuak

Non

Herriko plaza

Noiz

09/05/2020

Hiriko Soinuak 2020 lehiaketaren bigarren faseak maiatzaren 9an, larunbatez, Barakaldoko Herriko plazan ospatuko den jaialdia dakar: sariketako irabazleak El Drogasekin batera ariko dira zuzenean. Jaialdia doakoa izango da. Ez du aurkezpen handirik behar Enrique Villarreal ‘El Drogas’-ek. Barricadaren sorrerako kide izandakoak ia hamarkada beteko bakarkako ibilbide oparoa darama. Bere azken diskoa ‘Solo quiero brujas en esta noche sin compañía’ izeneko album boskoitza da. Barakaldon aurkeztuko du maiatzean; gogora dezagun orain hilabete batzuk BECen sekulako arrakasta izan zuela La Polla Records-en kontzertuetako artista gonbidatu gisa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak