Liburu Egunak 2024: "Gelditu, entzun, begiratu" (ESTREINALDIA)

Liburu Egunak 2024: "Gelditu, entzun, begiratu" (ESTREINALDIA)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Goiuri Jauregia

Noiz

23/04/2024

Gasteizko 2024ko Liburu Egunaren programazioaren barruan. "Gelditu, entzun, begiratu" literatur-ikuskizunaLiburuaren Eguna modu ludikoan eta zentzumenezkoan bizitzeko eta ospatzeko proposamena da: testu ederren irakurketa, musikarekin eta pinturarekin lagundua, hausnartzeko, sentiberatasuna pizteko, artea bidelagun eta bizigarri sentitzeko. Patxi Zubizarreta idazlea arduratuko da gidoiaz eta irakurketaz, Felipe Barandiaranekin batera, eta Pello Ramirez musikaria eta Mintxo Cemillán pintorea izango ditu lagun. Patxi Zubizarreta idazlea (Ordizia~Gasteiz): Jeans-ak hozkailuan; Zerria; Loak ezkutatzen duena. Idazlea eta itzultzailea. Saritua eta itzulia. Nabarmena da literatura beste diziplina artistiko batzuekin lotzeko eta testuaren irisbideak berritzeko egiten ari den ahalegina. Mintxo Cemillán pintorea (Madril~Gasteiz): Euskal Herriko tarota; Poemas del caminante; ATravesura. Pintore polifazetikoa. Liburu propioak eta besterenak ilustratu ditu. Erakusketak egin ditu. Pintore hibridoa. Hainbat estilotan, haren obra guztiz toki desberdinetan ikus daiteke: hoteletako garajeetan, kafetegietako sabaietan, monasterioetako aldareetan…Pello Ramirez musikaria –txeloa, akordeoia, pianoa– (Ordizia): Haize oihalak, Eskuz lurrari, Itsasoaren emazteak… Hainbat film eta dokumentaletako musikaren sortzailea, kantari askoren kolaboratzailea da, hala nola, Benito Lertxundi, Dulce Pontes, Xabier Lete edo Jon Maia. Bere musika propioarekin zenbait disko kaleratu ditu. Felipe Barandiaran aktore, esatari eta bikoiztailea (Lazkao~Donostia): Hamaseigarrenean aidanez, Kareletik, Goenkale, El Comisario, Eskorpion. Hainbat film eta telesailetako aktorea izateaz gain, EITBko hamaika iragarki ezagunen ahotsa da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak