Zirkualde zirkuko arte garaikideen jaialdialdiaren egitarauaren barruan. Iraupena: 55′
Argi eta iluntasunezko denbora-eremuetan ibiltzeak bizitzaren berezko bidea erakusten digu. Yûgen hiru arimaren arteko topaketa da. Arima horiek bizitzaren bidean aurrera egingo dute, gaur egungo gizartearen hormak nola hautsi eta, horrela, euren muinaren senarekin (berriro) nola lotu aurkitzeko.
Zirkulua, 360º, bizitza bezain ziklikoa, non publikoa, aldi berean, ikuslea eta protagonista den.
Murgiltze-esperientzia bat da, eta horretan, ikusleek ikus gaitzakete, gure arnasa sentitu, mugitu eta gurekin batera ikaratu, espazioan bete-betean sartuz, denen giro horretako partaide izateko.
EKO – Zirkuko Pirinioak mugaz gaindiko lankidetza-proiektua da. Europako Batasunak finantzatzen du % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta INTERREG VI-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). - Zirkualde 2024: egitaraua (pdf)
Zirkualde 2024: "Yûgen"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbao.eus
Non
Ametzola Parkea
Noiz
21/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.