Blues jaialdiak ez du hutsik egingo aurten Tolosan

Blues  jaialdiak  ez  du  hutsik  egingo  aurten  Tolosan
Beste urte batez, Tolosako Udalak 2005. urtetik antolatzen duen TolosandBlues Blues Jaialdia ospatuko dute herri horretan.

Kontzertuak uztailaren 2tik 5era bitartean izango dira Tolosako Euskal Herria Plazan, Gipuzkoa Plazan, Lopez Mendizabal Plazan, Plaza Barrian eta Txurrerian. Aurtengo egoera berezia denez  gero,  prebentzio neurriak ezarriko dira kontzertuetara joateko, eta Tolosako kultur etxeko harreran eskuratu daitezkeen gonbidapenak beharko dira.

Bihar abiatuko den TolosandBlues jaialdiaren egitaraua honakoa duzue: uztailaren 2an, 20:00etan, The Mojo Hand; 3an, 19:30ean, The Luckymakers; 4an, 13:00ean, Lopez Mendizabal plazan, Star Blues;  19:30ean Victor, Fredi, Noa VD ; eta 22:30ean Big Dani Perez; azkenik, 5ean, 20:00etan, Iker Piris.

Informazio gehiago, eta bestelako datuak: TolosandBlues Blues Jaialdia.