Zentzuzko logika dirudi, bai, ia-ia proportzio matematiko hutsa. Hogei urteko gaztearentzat, hamar urte bere bizitzaren erdia dira (%50). Laurogei urteko agurearentzat, ostera, bizitza erdiaren laurdena besterik ez (%12,5).
Esperientziak, eskarmentuak, bizi izanak edo dena delakoak guztia baretzen dute. Eta denbora ez da barealdiaren aje horretatik libro. Umetan dena da ezezagun, jakiteke eta ikastear. Zahartzaroan, ordea, dena da lehengo lepotik burua, dena ekandu, ohitura eta aztura (ahaztura?).
Ordenagailu berrian, oinarrizko zereginetakoa izan ohi da artxibo eta karpeta berriak irekitzea, zein baino zein aproposago, zehatzago eta deigarriago. Disko adintsuaren memoria edozein bitxikeriaren biltegi sakabanatu bilakatzen denean, aldiz, beti da karpeta zaharren bat non bart gaueko azkena pilatu, berririk irekitzeko denbora alferrik galtzerik merezi ez duelakoan.
Ez al zuen bada Einsteinek-edo esan, dena erlatiboa dela? Ba, horixe, baita denbora ere. . . Einsteinek-edo esan izan ez balu ere.
Oñati, 1952 Mundu huntan ez ahal da, hain gaizki beiraturik; nola bai dago denbora, edozein aldetarik. Batzuek hil nahi dute, zaielakotz luzegi, bertzek gaitz nahi diote, doalakotz fitegi. Batzuk bertzek bezain gaizki, dute arrazoinatzen; ez baidakite zuhurki, denboraz baliatzen. Ez lezakete banoki, enplega hainbat oren; pentsatzen balute ongi, zenbat balio duen.
Salvat Monho Laborde
Izturitze 1749 - Bardoze, 1821
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.