Hutsaren kontzeptuaz

Hutsaren kontzeptuaz
Fernanda del Barrioren Hutsune bat betetzeko entseguak izan da BAFFEST Jaialdiaren IX. edizioko artista sariduna (Txapel Horia). Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean banatu dira BAFFEST 2024 Argazkilari Lehiaketako sariak, eta Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatutako eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatutako epaimahaiak aukeratu du aurtengo Txapel Horia, eta Fernanda del Barrio (Mexiko, 1995) mexikarraren Ensayos para llenar un vacío lanari egokitu zaio.
Saritutako lanari dagokionez, epaimahaiak nabarmendu duenez “poetikaren eta hausnarketa filosofikoaren eta ikerketaren arteko fusioa. Fernanda del Barrioren lanak atentzioa ematen du hainbat alderditatik: bere argazkien sinpletasuna, aipatzen duen kontzeptua konplexua izan arren, hutsa; bere argazkien eraikuntza arkitekturarekin eta performancearekin elkarrizketan; diskurtsoaren eta irudien koherentzia; eta hain gai kontzeptuala izan arren, egileak transmititzeko duen erraztasuna, xehetasun guztiak pentsatu eta zaindu dituelako… edizioa, sekuentzia, diseinua”.

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du, baita 2025eko edizioan komisariatutako bakarkako erakusketa bat ere, jaialdiaren ekoizpenarekin.

Fernanda del Barrio Orendain (Mexiko, 1995) Zineman Komunikazioan Lizentziatua da, Arte Ikasketetan Diplomatua Mexiko Hiriko UIAn eta Argazkigintza Garaikideko Masterra EFTIn. Bere praktika artistikoan, argazkigintza eta arte-ekintzak erabiltzen ditu hutsa eta distantzia bezalako gai existentzialak kontzeptualizatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak