(ON LINE) Kultura eta sormen proiektuak parte hartzea txertatuz garatzeko, zer hartu kontuan? Oinarrizko zenbait gako. Topaketak prestakuntza programa

(ON LINE) Kultura eta sormen proiektuak parte hartzea txertatuz garatzeko, zer hartu kontuan? Oinarrizko zenbait gako. Topaketak prestakuntza programa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaraba.eus

Noiz

16/12/2020

Gaur, inoiz baino gehiago, beharrezkoa zaigu kultur proiektuak sormenetik eta pertsona, erakunde eta eragileen arteko loturak bilatzetik sustatzea. Ezinbestean beste batzuekin egin behar dugun horretarako, elkar batzen gaituen helburu bat eraikiz, begirada eta enfoke desberdinak batuz, elkarrekiko inplikazioa bilatuz… zer kontuan hartzea izan daiteke lagungarria?Partaidetza eta ko-sorkuntza prozesuetan dugun esperientziatik abiatuta, kontuan hartu beharreko lehen gako batzuk partekatuko ditugu. Ikastaroa emango dute: Prometea, Iciar Montejok eta Zorione Aierbek osatutako tandema da. 2003tik lanean dihardu partaidetza- eta kosorkuntza-prozesuak diseinatzen, errazten eta dokumentatzen, hainbat esparru eta erakundetan. Prestakuntza hau Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea programa barruan garatzen da. Saio online. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda:Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programak. Bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza dira jardunaldiak, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzea da horien helburua. KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da. Bideoak eta dokumentazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak