Delgado neba-arrebak, jaurtiketa luzeen etorkizuna

Delgado neba-arrebak, jaurtiketa luzeen etorkizuna
Celiak 14 urte ditu eta Bitorrek, 16. Neba-arreba abadiñarrek beste kirol batzuk probatu zituzten umetan —saskibaloia Celiak eta futbola Bitorrek—, baina argi dago atletismoko jaurtiketa luzeetan aurkitu dutela euren neurriko kirola. Horixe erakutsi dute Sekulebedarra taldeko jaurtitzaileek Gasteizen lehiatutako Euskadiko Txapelketan. Bien artean lau domina irabazi dituzte, euretariko hiru urrezkoak. Eskualdeko kirolariek lortutako urrezko domina bakarrak izan dira.