Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Fantastique"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Fantastique"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

18/03/2020

ABONU DENBORALDIA 2019/2020. 1812an Beethovenek osasun txarra zuen eta bihotza atsekabetuta —orduantxe idatzi zion "Maite hilezkorrari" bere gutun entzutetsua—, baina 8. Sinfonia musika optimista eta arinaz osatzen da, eta klasikoa ere bada Haydn maisuarengan begirada jartzen duen moduagatik. Zazpigarrena ezagunaren eta Bederatzigarrena iraultzailearen itzalean geratu ogi den Zortzigarrenak Beethoven kanoniko eta umore oneko bezala irudikatzen du. Aldiz, Berliozen Sinfonia Fantastikoak sinfonien artearen arau ugari hautsi zituen 1830ean estreinatu zenean. Nobela itxurako fresko honetarako inspirazioa bere oinazealdi sentimental propiotik atera zuen. Bere desamodio-istorioa partituraren barrura isuri zuen; hark egituratu zuen partitura, baita duen originaltasuna eman ere. Pinchas Steinbergek, opera zirkuituko erreferentziazko zuzendari eta Erromantizismoaren errepertorioaren maisu handiak, egingo dio aurre erronka sinfoniko bikoitz zoragarri honi. L. V. Beethoven
8. Sinfonia [26']H. Berlioz
Sinfonia fantastikoa [49']Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak