Filmazpit: "Orion: the man who would be the king"

Filmazpit: "Orion: the man who would be the king"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

berriz.eus

Non

Berrizko Kultur Etxea

Noiz

22/04/2020

Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. Orion: the man who would be the king1977 da, eta Amerika osoa doluan dago: Elvis Presley hil berri da. Hura ehortzi zenetik bi urtera, 1979. urtean, munduaren aurrean haren doinu berdina duen imitatzaile mozorrotu moduko bat agertzen da. Nor arraio da?Lan honek gutxik ezagutzen zuten zerbait kontatuko digu: Jimmy Elis musikariaren (Orion ezizenez) ibilbide peripatetikoa. Ekoizle filibustero batek Elisi mozorro bat eman zion eta bultzaka jaurti zuen benetako Elvis galdu izanagatik negarrez ari zen zale minduen artera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak