Eusko Jaurlaritzaren egungo neurri murriztaileak abenduaren 10era arte gutxienez indarrean

Eusko Jaurlaritzaren egungo neurri murriztaileak abenduaren 10era arte gutxienez indarrean
Indarrean da da gaurtik, covid19-aren hedapena murrizteko Eusko Jaurlaritzaren dekretu berria. Ez dakar ordea aldaketarik. Azaroaren 7tik, nahiz lehendik ere indarrean diren neurri murriztaileak gutxienez abenduaren 10era arte luzatzea erabaki dute. Dekretua Euskadiko babes zibilaren aholku batzordeak (LABI) ostegunean eginiko bileraren biharamunean, ostiraleko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu zuen. Aipatu moduan, ez dakar neurri murriztaile berririk. 15 egun barru LABI bilduko da berriz, une horretako egoera aztertu eta neurri gehiago hartu edo ez erabakitzeko.