Sandra Cuesta: "Lo adherente y el fuego"

Sandra Cuesta: "Lo adherente y el fuego"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Azkuna Zentroa

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

05/03/2020-etik 22/03/2020-era

Hotsetan, musika esperimentaleko programa. Erakusketa / Soinu-interbentzioa. Sandra Cuesta artistak Azkuna Zentroan aurkeztuko duen interbentzioan, Lantegia 1eko soinutik eta aretoak dituen erresonantzia-aukeretatik abiatuta, espazioan biziko da, soinuen eduki-ontzi gisa, dauden iturri ugariak anplifikatzeko. Gailuko espazio-egituran esku hartzen duten formak artikulatuz, artistak erakusketa muntatzeko lanetan sortutako barrunbe baten espazioa aldatuko du, soinua ateraraziko dio. Artistaren arabera, pieza «kantuen zerrenda bat da, eta beste gauza baten aukera izateko bide ematen duten objektuetatik abiatuz eginda dago. Haren forma ez da osatuko, ezin izango dugu deszifratu, baina kanta bakoitzak zerbaitez ohartaraziko du. Honelako kantuak: gaua zen, zer ikusi behar izan nuen, metalezko informazioa, mezuak lepoan, agur. Nola-halako sentsazioa sorraraz dezakete, hari-mutur guztiak lotzekoa, hor zegoen soinuari eusten dioten bolumen leunen eta soinu-anplifikadoreen bidez». Sandra Cuesta. Eskultura du abiaburu praktika artistikoan, objektuak eta egoerak ekoizteko ikuspuntu gisa. Soinuarekin zerikusia duten hainbat ingurunetan aurkeztu du lana: Zarata Fest, Le Club Larraxkito, Ertz, Mugatxoan-en Emisión 0. Besteak beste, leku hauetan erakutsi ditu lanak: Baionako Didam museoa, Corkeko The Guesthouse, Horizons Sonores, Ecuries de Baroja, Anglet eta Bilboko Okela. Orain dela gutxi, Alkolea Beach proiektuko parte izan da -erakusketako eta ikaskuntza esperimentalerako espazio bat-; horrez gain, Sácale la Miel programa zuzendu du Dabadaba kontzertu-aretoan (Donostia). MARTXOAK 5 > 22 (OSTEGUNA > IGANDEA): 16:30-20:30. MARTXOAREN 5EAN (OSTEGUNA)  IZANGO DA PIEZAREN AURKEZPENA, 18:00ETAN, ARTISTAREN INTERBENTZIO BATEKIN.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak