Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontorrera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta. . . Txist! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero. . . Kontukantari estreinatu zuenetik, herriz herri ibili da arrakasta itzelarekin 1999an sortutako konpainia hau. Orain, antzezlan berriarekin datoz, antzerki kontzertua txotxongiloekin. Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdin batzuetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea. FITXA TEKNIKOA:- Konpainia: Laenananaranja
- Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre eta Mikel Pikaza
- Zuzendaria: Jon Koldo Vázquez
- Testua: Mikel Pikaza eta Jon Koldo Vázquez
- Abeslaria: Sandra Fdez. Agirre / Aintzane Crujeiras
- Musika eta musika-konponketak: Roberto Castro "Boti"
- Panpina-eragileak: Marta Alvarez, Itziar Fragua / Miren Larrea, Iñigo Eibar / Jon Koldo Vázquez
- Argiztapena: Víctor Palacio
- Musika: Roberto Castro “Boti” y David Nanclares
- Soinu-teknikaria: Mikel Izquierdo
- Iraupena: 50 minutu
- Hizkuntza: Euskara
- Adina: Publiko guztientzat
"Kontukantari 2. Mendian ibiltari"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus
Non
Modelo Aretoa
Noiz
13/12/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.