2020ko Euskal Zinemaren Astearen barruan. Un coche cualquiera - Film laburraManuelek bere autoan sartu nahi du, baina 3 lagunek eragotzi egingo diote.
- Zuzendaria: David P. Sañudo.
- Gidoia: David P. Sañudo, Sergio Granda.
- Ekoizlea: Amania Films, 39 Escalones Films, La Página En Blanco, Pastnorth, FPS Servicios Audiovisuales.
- Antzezleak: Álvaro Cervantes, Patricia López Arnaiz, David Blanka, Jorge Pobes.
- Iraupena: 13 min. , 40 seg.
- Hizkuntza: Gaztelania.
David P. Sañudo
ESCAC eskolan Zinema Zuzendaritza masterra egin zuen, eta doktoretza prestatzen ari da Universidad Complutense de Madrid unibertsitatean eta EHUn. Escándalo Films etxeak ekoiztutako Indirizzo film laburra izan zen ESCAC eskolan egindako proiektua. Zuzendaritza taldean lan egin du zinema eta telebistarako hainbat ekoizpenetan.
Filmografia: Indirizzo (Lab. 2011), Agur (Lab. 2013), Malas Vibraciones (Lab. 2014), Artificial (Lab. 2015), Tiempos Muertos (Lab. 2016), Aprieta, pero raramente ahoga (Lab. 2017), Ane (Lab. 2018).
Vitoria, 3 de marzo - Film luzea
Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan, poliziak bost langile hil zituen greba luze baten ostean. Begoñak, erdiko klaseko gazte batek, zuzenean biziko ditu “inoiz ezer gertatzen ez den hiria” astindu zuten gertakari horiek. Gero eta latzagoa den gatazka batean, zer alderekin bat egingo duten erabaki beharko dute hala berak nola bere familiak. Azkenean, sarraskiaren ostean, ez dira inoiz ere berdinak izango, ez Begoña, ez hiria, ezta herrialde osoa ere. Benetako istorio bat, benetako pertsonaiekin.
- Zuzendaria: Víctor Cabaco.
- Gidoia: Juan Ibarrondo, Héctor Amado.
- Ekoizlea: Sonora Estudios, Gariza Films.
- Argazkilaritza: Gaizka Bourgeaud.
- Muntaia: Álvaro Herrero.
- Musika: José Luis Canal.
- Antzezleak: Amaia Aberasturi, Ruth Díaz, José Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias, Iñaki Rikarte, Oti Manzano.
- Iraupena: 90 min.
- Hizkuntza: Gaztelania.
Víctor Cabaco
Hainbat lanetan aritu da zuzendaritzako laguntzaile gisa; besteak beste, Cien maneras de hacer el pollo al chilindrón eta El tren de la bruja film laburretan, Sabotage eta Ouija film luzeetan, eta Antena 3eko Compañeros telesailean, non zenbait atal ere zuzendu baitzituen. Vitoria, 3 de marzo zuzentzen duen lehenengo film luzea da.
"Un coche cualquiera" + "Vitoria, 3 de marzo"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
fundacionvital.eus
Non
Vital Fundazioaren Aretoa
Noiz
24/02/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.