"Matraka Ma Non Troppo"

"Matraka Ma Non Troppo"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Iturramako Civivox-a

Noiz

16/06/2020

Civivox sareak aurrez aurreko jarduerei ekinen die berriz ere ekainaren bigarren hamabostaldian, eta horiek maiatzaz geroztik www. pamplonaescultura. es webgunearen bidez eskainitako onlineko eskaintzarekin uztartuko ditu. Aurrez aurreko programazio hori Kondestablen eta Iturraman gauzatuko da, eta aurrez izena eman beharko da jarduera non den eta zentro horretan (Kondestable, 948 21 25 75, eta Iturrama, 948 36 66 55), beranduenez jarduera hasi baino egun bat lehenago. Aurrez izena eman ez dutenei ez zaie jardueretara sartzeko baimenik emanen.
Jarduerak interesa duten guztiei helarazteko asmoz, gehienak online emanen dira jarduera gauzatu eta bizpahiru egun ondoren, www. pamplonaescultura. es webgunean, eta bertan astebetez egonen dira ikusgai.
Bertaratzen den jende guztiaren segurtasuna bermatze aldera hainbat neurri hartu dira, hala nola leku-kopuruak murriztea zein derrigorrez maskara erabili behar izatea eta sartu aurretik eskuak garbitzea. Horrez gain, jarduera hasi baino ordu erdi lehenago bertaratzea beharrezkoa izanen da, espazioetara modu seguruan sartzeko, une oro Civivox Sareko langileek emandako jarraibideei men eginez. Ekainak 16, astearteaFAMILIA-KONTZERTUA. Matraka Ma Non Troppo. Objektu sinpleak bizi-bizi dauden eta musika bihurtzen diren mundua. 3 urtetik gorakoentzat, heldu batez lagundurik. Trakamatraka.
16:30. 13 heldu + 13 adingabe Iturramako Civivoxa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak