"Sardiña bakalau"

"Sardiña bakalau"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

villabona.eus

Non

Arroako plaza (Euria eginez gero, Ikastola)

Noiz

02/07/2020

Villabonako udako kultur egitarauaren barruan. Giza neurria duten hiru txotxongilok ibilbide bat egingo dute, eta bidean topaturiko ikus-entzule eta elementu guztiekin arituko dira. Eroso-eroso ibiliko dira tabernetan, plazetan, portuan… Ikus-entzuleekin jolastuko dute, eta hainbat irudi eskainiko dituzte bankuetan, iturrietan eta zabuetan. Portuko andre handi hauek kalejiraren erritmoan ibiliko dira, haiekin batera joango baitira trikitixa eta panderoa. Kalejirak erritmoz eta melodiaz jantziko ditu ekintzak eta irudiak. Andre hauek bihurrikeriak egin bitartean, hala ere, izango dugu astirik dantzan egiteko eta ikus-entzuleak dantzan jarrarazteko. Animazio ibiltaria. - Iraupena: 30 min.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak