Hernaniko Euskal Jaiak 2024

Hernaniko Euskal Jaiak 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

hernani.eus

Noiz

14/09/2024-etik 15/09/2024-era

Hilaren 12tik 21era euskal kulturaren alderik tradizionalenak beteko du Hernani, Euskal Jaiarekin. Irailaren 12an hasi eta hilaren 21a arte izango da zertaz gozatua.

Euskal Jaiaren egun nagusiak hilaren 14a eta 15a izango dira. Egun handia larunbata hori izango da. Goiz-goizetik gauera arte izango da zer ikusi, zer dastatu eta zer egin: abeltzain eta baserriko produktuen azoka; antzinako jolasak; txakolin dastaketa; herri kirolak; erraldoi eta buruhandiak; bertsolariak; erromeria. . . Egun horretan, herritarrei euskal jantziak jantzita kalera ateratzeko deia egiten zaie.

Biharamunean (hilak 15), sagarra eta sagardoa izango dira protagonista. Artisau azoka, trikitixa jaialdia, pilota partidak eta Kukairen Euskorleans kale ikuskizuna izango dira gure herrian.

- Hernaniko Euskal Jaiak 2024: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak