Alizia abenturak bizi nahi dituen haur geldigor bat da. Egun batez, untxi zuri hiztun bat ondotik pasatu, eta neskatoa atzetik joango zaio, eta haren gordelekuan sartuko da. Hortik aurrera, Aliciak magiaz, kantuz eta jostetaz beteriko bidaia harrigarri bati ekingo dio, non tea hartuko baitu “Kapelagile Eroa”rekin, asmakizunetara jolastuko baita “Beldarra”rekin, lorategiko arrosak gorriz margotzen lagunduko baitu eta kriket-partida batean jokatuko baitu flamenkoekin. Hori guztia, baldin eta “Bihotzen Erregina” gaiztoak lepoa mozten ez badio. Ipuin klasikoaren berrikusketa bat, non hezur-haragizko pertsonaiak tamaina askotako txotxongiloekin eta antzerki beltzaren magiarekin nahasten baitira, zeinak fantasiazko mundu batean murgiltzera gonbidatzen baikaitu. Zuzendaritza: Raúl Amores
Txotxongiloen diseinua: Raúl Amores y Matías Zanotti
Antzezlea: Laura García-Marín
Txotxongiloak manipulatzea: Ricardo Cristobal, Javier del Arco, Aitor Presa
Musika: David Bueno
Hizkuntza: Euskera
Iraupena: 60 min
"Alizia herrialde miresgarrian"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
arriolaka.eus
Non
Arriola Antzokia
Noiz
20/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.