Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan kokatuta, erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkezten du bere garaiko kultura artistikoaren esparru zabalean, bere lehen hamarkadetan zentratuz, 1950 eta 1970 bitartean, eskultoreak bere ideal estetikoak eta bere iruditeria plastikoa definitzen dituenean. Xede horrekin, hainbat diziplinatako 100 artelanetik gora bildu ditu San Telmo Museoak. Multzo horretan tartea egin zaie antzerki esperimentalari, argazkilaritzari, dantzari, zinemari eta modari, besteak beste. María Bolaños da erakusketaren komisarioa, eta ikusizko konexioen, lotura kontzeptualen eta paraleloko esplorazioen sarean sakontzen du. Sare horrek Chillida batu zuen, modu batera edo bestera, bere belaunaldiko artisten kezkekin, bere garaikideen praktikekin, nazioarteko eszenan agertzen diren balio eta joerekin, ikusizko arteen eta pentsamenduaren, dantzaren, argazkigintzaren, musikaren edo zinemaren arteko diziplina-elkarrizketetan oso emankorra den eszena batekin. Erakusketak 30 museo eta bilduma baino gehiagoko ehun artelan baino gehiago biltzen ditu: eskulturak, argazkiak, margolanak, koreografiak, diseinua, dokumentu historikoak, partiturak eta filmak. Aukeraketak barne hartzen ditu garaiko maisu handi asko, besteak beste, Alberto Giacometti, Paul Klee, Barbara Hepworth, Pablo Picasso, Stanley Kubrick, Germaine Richier, Joseph Beuys, Jean Dubuffet, David Smith, Robert Bresson, Merce Cunningham, Lygia Clark, Nestor Basterretxea, Julio González, Robert Motherwell, Marianne Gast, Cristóbal Balenciaga, Simon Hanta, María Paz Jiménez, Ángel Ferrant, Pierre Boulez, Jean-Luc Godard eta Aurelia Muñoz. Horiek guztiek, era batera edo bestera, Eduardo Chillidaren obra multzo handi batekin hitz egiten dute. Antolaketa eta produkzioa: San Telmo Museoa
Komisarioa: Maria BolañosBisita gidatuak- Ekainaren 15etik aurrera
- Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
- Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. JarduerakIkusi hemen erakusketarekin lotutako jarduerak
"Elkarrizketa bat. Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak (1950-1970)"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
San Telmo Museoa
Noiz
08/06/2024-etik 29/09/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.