Flamenco On Fire 2020: Chano Domínguez + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Flamenco On Fire 2020: Chano Domínguez + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Flamenco On Fire

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

30/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan.   Azken hamarkadetako musikari espainiarrik garrantzitsuenetako bat da, iritzi guztien arabera. Chano Domínguezen (Cádiz, 1960) ibilbidea kultur mestizajearen eta soinu ikerketaren adibide ezin hobea da. Generoen artean hazia, bere pianoak sekulako gaitasuna dauka buleriak, fandangoak eta soleak jazzaren dotoreziarekin lotzeko. Dela bere Chano Domínguez Trío taldearekin, dela bakarka, bere estiloak eta ezagutzak eraginik, artista askorekin lan egin du, hala nola Enrique Morente, Tomatito, Javier Colina, Martirio, Paco de Lucía, Herbie Hancock eta abarrekin.

Aurtengo Flamenco on Fire Jaialdian, Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera arituko da De Cai a New Orleans ikuskizuna emateko. Lana pianistak berak ondua da,  Wynton Marsalis saxofonistak eskaturik. New Yorken estreinatu zen, 2003an. Hiru mugimenduko suitea da, tradizio flamenkoa, jazza eta bluesa landuta, eta oraingoan, bi gai gehiago erantsi ditu: batetik, Jacaranda, seguiriya erritmo azkarraren gaineko birsorkuntza bat, eta bestetik, Mi prima de riesgo, hau da, bluesaren eta bulerien arteko fantasia bat.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak