[BIDEOA] Eskolara buelta "segurua eta adostua" aldarrikatu dute Durangon

[BIDEOA] Eskolara buelta "segurua eta adostua" aldarrikatu dute Durangon
Eskualdeko hezkuntza komunitateak Durangoko Ezkurdi plaza hartu du gaur arratsaldean. Eskolara buelta "segurua eta adostua" eskatu dute. Hezkuntza arloan inplikatutako sindikatuek greba eguna izan dute gaur eta haien aldarrikapenekin egin du bat hezkuntza komunitateak. Irakasleek, hezitzaileek, ikasleek eta gurasoek batera egin dute protesta. Euregaz izan gara.