"Hoy no estrenamos"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
Noiz
07/11/2024-etik 09/11/2024-era
Hitz hauekin deskribatzen du Isabel Valdés kazetariak Imprebísen azken lana: “Gizon bat eszenatokira sartu da, eta hutsik dago. Norbaiti deitzen dio: “Antonio? Antonio?” Antonio ez dago. Alde egiten du, aulki batean karpeta utzita. Besaulki-patioko sarrera batetik beste gizon bat iristen da. Eta handik gutxira berriro sartzen da lehenengo gizona, baina pertsona desberdina da, emakume bat da orain. Bat-batean beste bat dira, eta metamorfosiaren une labur horretan -besterik gabe pauso pare bat emanda, trapu bat hartuta edo txano bat buruan jarrita- desagertu egiten direla dirudi, inor ez direla dirudi. Lehen ordu laurdenaren ondoren, argi geratzen da: lau aktore dira baina pertsonaiak 16. Eta L´Om-Imprebís konpainia beteranoaren azken proiektua antzerkiari zuzendutako txalo bat da, eskeletotik; oda bat erraiari eta ernamuinari, eta bere forma guztiei. Minutu emozional eta sintetikoak, adierazgarriak, antzerkiak, batzuetan, fikzio izateari utzi eta bizitzarekin, egunerokoarekin, nola bat egiten duen erakusten dutenak”. Idatzita: Imprebís. Zuzendaritza: Michel López, Santiago Sánchez. Antzezleak: Carles Castillo, Carles Montoliu, Santiago Sánchez, Víctor Lucas. Eszenografiaren diseinua: Dino Ibáñez. Argiztapena: Rafael Mojas. Jantziak: Gabriela Salaverri. Coach de canto: Ángel Ruiz. Coordinación técnica: Light Expo. Argazkiak: Julio Moya, Nacho Arias. Irudia eta diseinu grafikoa: Minim Comunicación. Ikus-entzunezkoal: Xavi Capafons. Sare sozialak: Virginia Berlín. Prentsa eta komunikazioa: María Díaz. Ekoizpen burua: Camino Lapresta. Ekoizpen laguntzailea: Marisa Noguera. Banaketa: Elena Millán, Raquel Berini. Ekoizpena: L´Om Imprebís.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.