Maiatzaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, aurkeztuko dute Ignacio Aldecoa Kultur Etxean “Mikroipuinak 2022-20213" liburua, GEU Elkarteak Twitterren antolatutako mikroipuin lehiaketan parte hartu zutenen idazkiekin osatutako liburua.
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak editatutako argitalpenak lehiaketaren hirugarren eta laugarren edizioak jasotzen ditu. 2022ko gako hitza #argia izan zen, eta 2023koa #gaua.
Ekitaldian Inmaculada Sánchez Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta epaimahaiko zenbait kidek parte hartuko dute. Epaimahaia Ana Malagón, Blanca Urgell eta Iban Zalduak osatu zuten. Halaber, apirilean egin den eta #mina proposamen hitza izan duen bosgarren edizioaren irabazleak iragarriko dira. Karmele Jaio egon da epaimahaian.
Argitalpenak Nefer Olaizola Balboaren irudiak ditu. GEUk banatuko du, eta laster egongo da Arabako liburutegietan eta inguruko liburutegietan.
Parte hartze datuak
3. edizioa – 2022
Hashtag #argia
Epaimahaia: Blanca Urgell, Ana Malagon, Iban Zaldua
Parte hartzaileak: 33 ipuin/22 pertsona (gehienez 3na bidal zitezkeen)
4. edizioa – 2023
Hashtag #gaua
Epaimahaia: Blanca Urgell, Ana Malagon, Iban Zaldua
Parte hartzaileak: 52 ipuin/35 pertsona (gehienez 3na bidal zitezkeen)
4. edizioa – 2023
Hashtag #mina
Epaimahaia: Iban Zaldua, Karmele Jaio eta Ana Malagón
Parte hartzaileak: 48 ipuin/30 pertsona (gehienez 3na bidal zitezkeen)
"Mikroipuinak 2022-2023" liburuaren aurkezpena
Gertaeraren datuak
Antolatu du
prentsa.araba.eus
Non
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Noiz
29/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.