Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Transzendentzia"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Transzendentzia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

02/06/2020

ABONU DENBORALDIA 2019/2020. Orkestraren Denboraldia beti gertakizun garrantzitsua izaten den obra batekin amaituko da: Gustav Mahlerren 2. Sinfonia, "Berpizkundea" izenez ere ezagutzen dena. Sei urteko lana eman zion sinfoniak egile bohemiarrari, eta bertan lehendabizikoz sartu zituen bai gizakiaren ahotsa, bai gai erabat lurtarra, ondorengo produkzioaren gehiengoan hain garrantzitsua izango zen ardatz tematikoa. Sinfonia hau sorkuntza izugarria da, eta lehen mugimenduko hileta-martxatik amaierako berpizkunde-koruraino askotariko soinu-paisaiak eta hausnarketa filosofikoak zeharkatzen ditu. Robert Treviñok Mahlerren musika maisutasunez lantzen duela jakina da dagoeneko mundu osoan, eta abagune berezi honetarako Mahlerren musikan espezializatuta dauden bi ahots-bakarlari gonbidatu ditu: Kate Royal sopranoa eta Justina Gringyte mezzosopranoa. Gainera, bertakoa den abesbatza bati ere luzatu dio gonbita, mundu osoan obra hau defendatu duen eta bere aurkezpen-gutun bihurtu duen abesbatza bati: Donostiako Orfeoiari. Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak