"Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu". COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da Panoli Kabareta. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikusle guztientzat eta bereziki pertsonentzat. Fitxa artistikoa- Zuzendaria: Gorka Ganso
- Aktoreak: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
- Konpainia: GANSO&Cia
"Panoli Kabareta"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zumaia.eus
Non
Odieta Kalea
Noiz
15/08/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.