Ipuin Kontalarien Maratoia 2020

Ipuin Kontalarien Maratoia 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Galtzagorri

Non

Biblioteca Municipal Central de San Sebastián

Noiz

07/11/2020

Azaroaren 7an izango da, Donostiako Liburutegi Nagusiko Sotoan. Galtzagorri elkarteak Ipuin Kontalarien Maratoiaren seigarren ekitaldia antolatu du Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. Aurtengoan ere, egitarauak haurrak, gazteak eta helduak erakarri nahi ditu. Hiru saioak doan dira, baina aurretik izena eman beharko da ondoko helbidean: haurliburutegia@donostia. eusHona prestatu dugun egitaraua:- 12:00. Ane Gebara. Oihaneko tira-birak. Abenturaz betetako ipuinen bidez, oihaneko mila txoko ezagutuko ditugu. 6-9 urte.
- 17:30. Ixabel Agirresarobe eta Jaione Albeniz. Dantzipuinak. Dantza eta ipuina elkarrekin uztartuko dira. Kontaketa honetan egoera larri, xelebre eta barregarri ugari izango dira. 9-14 urte.
- 19:00. Joxemari Carrere. Hiru urak. Joxe Zabala marinela bizitzaren pasarteak eta istorioak joango dira bere ahotik irteten, botila hustu bitartean. Gazteak (+15 urte) eta helduak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak