Kutxa Kultur Moda Cristóbal Balenciaga Museoan: Amarenak (Oihane Pardo)

Kutxa Kultur Moda Cristóbal Balenciaga Museoan: Amarenak (Oihane Pardo)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxakultur.eus

Non

Cristobal Balenciaga Museoa

Noiz

05/09/2020-etik 06/09/2020-era

Kutxa Kultur Moda programaren bost diseinatzaile abuztuan eta iraileko lehen asteburuan egongo dira Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Horretarako, erakusketa- eta salmenta-gune bat jarriko da museoan, merkataritza-eremuaren barruan. Gune hori “Kutxa Kultur Moda diseinatzailearen txokoa” izango da, eta programa zein bere egoilarrak ikusaraziko ditu. Ekintza mota hau egiten den lehen aldia da, eta diseinatzaileak beren standean egongo dira larunbat eta igandetan (11:00-14:00 / 15:00-19:00), jendeari harrera egiteko eta haien diseinuak eta proiektua azaltzeko. Eskuz edo makinaz josteko, lisatzeko eta marrazteko lanak ere egingo dituzte, beren lan-prozesua jendaurrean erakusteko. Lehenbiziko lankidetza honetan, diseinatzaile parte-hartzaileak eta datak hauek izango dira:Abuztuak 1 > 2 | Fanny AlonsoAbuztuak 8 > 9 | Eli-Two (Elixabet Perdiguero)Abuztuak 22 > 23 | LAZA Clothing (Maialen Apaolaza)Abuztuak 29 > 30 | EME (Maialen Porroy)Irailak 5 > 6 | Amarenak (Oihane Pardo)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak