Jazzaldia 2024: Trinidad Jiménez + Roberto Nieva 4tet
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
24/07/2024
Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Trinidad JiménezTrinidad Jiménez (flauta, flauta baxua), David Sancho (pianoa, Fender Rhodes, sintetizadoreak), Borja Barrueta del Río (bateria)Trinidad Jiménez flamenkoa eta Jazza uztartzen diren eremuan mugitzera ohituta dagoen belaunaldi berri batekoa da, eta musika inprobisatuetan maiz aritua Madrilgo eszenan. Azken urteetan flauta baxua sartu du dantza, flamenko eta musika garaikideko hainbat proiektutan, eta nabarmentzekoa da Quartetazzon (flauten eta perkusioen ensemblean) egina duen ibilbidea. Jazzaldian, JazzEñe zikloaren barruan, bere azken proiektua aurkeztuko digu: Eléctrica (2023). Bertan, harmonia koloretsuak, soinu sintetizatuak, flamenkoaren ondarea eta rock erritmoak batzen dira esperimentazioarekiko errespetua nabaria den lan zintzo batean. Roberto Nieva 4tetRoberto Nieva (saxo altua), Xan Campos (pianoa), Thiago Alves (kontrabaxua), Rodrigo Ballesteros (bateria)Saxofonista, inprobisatzailea eta konpositorea, Roberto Nieva nazioarteko Jazzaren figura nabarmena da. Orain, bere bigarren albuma aurkezten du: Empirical Sound (2024), proiektu emozional eta introspektiboa. Bere ibilbidean zehar, nazioarteko musikaren eszenako figura gailenetako batzuekin kolaboratu du, besteak beste Larry Granadier, Miguel Zenon, Linda May Han Oh eta Silvia Pérez Cruzekin. Bestetik, Focusyear Band 2021/2022ko kide nabarmena izan da. Sorkuntzarako eta berrikuntza artistikorako duen gaitasunean datza bere esentzia.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.