"Las sillas"

"Las sillas"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturabarrutik.eus

Non

Bilborock

Noiz

18/09/2020

BLV ART 2020 jaialdiaren barruan. Pertsona bi eserlekuetan, eta keinuaren bidez aldatzen den elkarrizketa mutua. “Argh!” lanaren hasierako zatia da “Las sillas”. Betetzen dugun lekuan egoteko, arnasa hartzeko eta jolasteko determinazioa, jakinda errepikatzen dena beti desberdin esperimentatzen dela. Denbora eta espazio baten aldarrikapena, irudikatzeko eta sentitzeko, mugitzeko. Hortik loturak sortu. Interesatzen zaigu ñabardura, ezberdintasuna, beste espazio hori, haren sonoritatea, kutsatzea, aurkikuntza, istripua, bat-etortzea eta sinkronia. Gatazkaz edozein modutara hitz egiten jarraitzen dugu.

Blanca Arrieta koreografoa eta dantzaria da, eta sormen garaikideko lan askotan laguntzen du. Prestakuntza London Contemporary Dance School / The Place-n jaso zuen. 2000. urtean, Espainian, Ingalaterran eta Irlandan hainbat koreografo eta konpainientzat interprete independente gisa lan egin ondoren, bere lengoaia koreografiko propioa esploratzen hasi zen. Hasiera batean, mugimenduaren eta keinuaren arteko harremanaren ikuspegi bizi baten bidez. Ordutik, sorkuntza propioan dihardu. Blancak izaera ezberdinetako lan batzuk produzitu ditu eta horiek Espainian, Europan, Kanadan eta Amerikako Estatu Batuetan egon dira ikusgai.

- Zuzendaritza: Blanza Arrieta.
- Sormena eta antzezpena: Pilar Andrés, Robert Jackson.
- Argazkia: Juan Félix Ruiz.
- Laguntzaileak: CDART, ZAWP, Harrobia, Mano de Santa/ Espacio creativo y polivalente.
- Dirulanguntza: Eusko Jaurlaritza.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak