"Euskadiko Orkestra martxan!" (3. programa, ETB2n)

"Euskadiko Orkestra martxan!" (3. programa, ETB2n)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra

Noiz

13/06/2020

Maiatzaren erdialdean iragarri genuen Euskadiko Orkestra Estatuko lehen orkestra izan zela, baita Europako bakanetakoa ere, martxan jarri eta agertokian berriro biltzen. Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean elkartu da, eta egungo egoerara egokitutako lehen proiektu bat martxan jartzeko helburuarekin: Euskadiko Orkestra Martxan!, zortzi kontzertuko denboraldi txikia, ETBk emango duena, eta ondoren orkestraren YouTube kanalean ere gozatu ahal izango dena. Berrogeita hamar bat musikariko formazio murriztuarekin, eta betiere egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurriak zorrotz betez, orkestrak zortzi kontzertu horiek entseatu eta grabatu ditu bere Miramongo egoitzan. Zortziko sortako hirugarren kontzertua da hau:Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791): 31. Sinfonia, 'Paris' [17']   Felix Mendelssohn (1809-1847): 4. Sinfonia, 'Italiarra' [27']Robert Treviño
Zuzendaria

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak